XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jan beharraren, jateko konpultsioaren funtzio bereizietako bat, objektuaren galtzearen ukazio isila da.

Nola lortzen da ukazio isil hori? objektu hori errepresentatzen duen janariaren barneraketa errepikatu eta jarraituaren bidez.

Horrela, lodi-potoloak ukatu egiten du objektuaren galera edo ezabamendua eta objektuaren ordezko elikuarekin lotura zuzen eta jarraitua edukitzen saiatzen da, objektua existitzen dela sinetsi ahal izateko.

Beste gauzen artean, ezabaturiko objektuagatik sentitzen duen erru eta bildurrak sorterazitako larritasuna lasaitzen du horrek: Ez da egia objektua desagertu dela; nik ez nuen ezabatu.

Horren froga: materializaturik aurkitzen dut; barneratu, irentsi dezaket; hemen dago orduan.

Horrek esplikatuko luke, ez bakarrik ugaritasunean jateko desira errepikatua, baizik baita ere pertsona jakin batzuekin egoteko duten zaletasuna, hainbesterainoko zaletasuna, ze pertsona horiei atxikiak gelditzen bait dira.

Bai elikuak, bai pertsona aukeratu horiek objektu primitiboaren bereizgarrien ordezko kualitateak biltzen dituzte.

Ukazioaren mekanismo honek elikadura-ekintza bakoitzean etengabeki berriztatua izatea eskatzen du.

Horrela esplikatzen da lodiengan hain komuna den aseezintasuna.